Audientzia Nazionalak debekatu egin du Bilboko bigarren manifestazioa
Adierazi EH manifestazioa debekatu zuen bezala, Ismael Moreno Audientzia Nazionaleko epaileak debekatu egin du Bilbon gaur arratsalderako herenegun urjentziaz deitu zuten bigarren manifestazioa, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Bigarren manifestazioa Sabin Intxaurraga sailburu ohiak (EA) eta beste herritar batek errejistratu zuten, lehen manifestazioa debekatu ondoren, herenegun. Atzo ostiralez fiskalak debekatzeko eskatu zuen, aurrekoaren debekua estaltzeko besterik ez zela hau, eta hortaz, aurrekoa ETAren zerbitzura bazegoen...
Adierazi EH manifestazioarekin alderatuta, abiatzeko puntu desberdina du deialdi honek: Bilboko Jesusen Bihotza plazatik, 17:15etan. Lema hau du: Adierazpen askatasuna; Eskubide guztiak pertsona guztientzat.
Manifestazio honen aldeko agerpena egin zuten atzo Bilbon Sabin Intxaurragak berak, Jone Goirizelaia ezker abertzaleko abokatuak, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohiak (EAJkoa, pertsonalki bertan, ez alderdiaren izenean), Bego Campok (Aralar) eta Ander Rodriguezek (Alternatiba).
Deitzaile hauek edo Adierazi EHkoek zer egingo duten ez dakigu oraindik.
Erantzunak kargatzen...