Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa
2010-09-10 09:09
Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak. Sagardo Asteko ekitaldien barne antolatutako lehiaketa honetan, errezetarik originalena sarituko da astero, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako afariarekin. Parte hartu eta lortu afaria 2 lagunentzat!
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, errezeta bidali behar dute igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera, beraien datu pertsonalekin. Derrigorrezkoa da errezetak sagar edo sagardo osagaiak izatea.
Errezetarik originalena sarituko dugu astero, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako afariarekin.
Errezetak bidaltzeko epea: irailaren 13tik urriaren 17ra bitartean.
Lehiaketa honek Labekoa Berri jatetxearen babesa du.
Erantzunak kargatzen...