Teknologia albisteak
1

Bertsoglifikoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-10 : 08:01

Lautadako Bertso-eskolako lagunek bertsoglifiko joko polita egin zuten blogean bertsoglifiko bakoitzari beste berri batekin erantzunez. Horiek hartu eta hona ekarri ditugu:


Argazkiak.org | Bertsoglifikoa (1) © cc-by-sa: sustatu

Sarrerako bertsoglifikoak bertsolari baten izena du, eta bertsolari izena du baita ere hurrengoak:


Argazkiak.org | Bertsoglifikoa (2) © cc-by-sa: sustatu

Amets Arzallus zen lehenengoa, eta bigarrenaren izena bertsotan bota zuen batek:

Andorrako bandera ederra

eta begian legaña,

"atzekaldea" ez dut aipatuko

autozentsura alajaña,

ta zalantza barik diotsuet

bera da Andoni Egaña.


Argazkiak.org | Bertsoglifikoa (3) © cc-by-sa: sustatu

Beste honen emaitza ere, bertsotan eman zuten:

Esango nuke hori

ez dela naparra

Ikusi dudanean

Ze nolako parra

Buruan geratzen zait

zalantza bakarra

Garoa Arana edo

Iratxxxe Ibarra?


Argazkiak.org | Bertsoglifikoa (4) © cc-by-sa: sustatu

Laugarren honek eta bosgarrenak ere, lehenengo biek bezala, bertsolari izena dute.


Argazkiak.org | Bertsoglifikoa (5) © cc-by-sa: sustatu

Miren Amuriza zen lehenengoa, eta bigarrena izen osoa barik, bertsolari baten abizena ergatiboan: Lujanbiok.


Argazkiak.org | Bertsoglifikoa (6) © cc-by-sa: sustatu

Azken bertsolaria genuen bertsoglifiko honetakoa: Viñaspre. Hurrengoa, berriz, bertsolari izena baino toki-izena dugu.


Argazkiak.org | Bertsoglifikoa (7) © cc-by-sa: sustatu

Lautada! Lautadako bertso-eskolakoei zor dizkiegu hemen goiko bertsoglifikoak, baina ez dira bakarrak. Hemen adibidez Gorbeialdea bertsotan blogetik ekarritako bat:


Argazkiak.org | 3. bertsoglifikoa © cc-by-sa: Euskara Zuia

Bertsolari izena dauka honek ere, bukatzeko. Badakizue nor den?

Erantzunak

Josu Mendicute
2011-01-10 : 15:34

Argi geratu da zein den gaurko gaia, eguerdiko albisteak ikusita. Horretara, gaurko aproposa den eroglifiko bat hemen:



Argazkiak.org | Gaurko eroglifikoa © cc-by-sa: josu


Erantzun

Sartu