The Notebook, 2004
Badira pasarte batzuk filmaren identitate gisa geratu direnak. Hor goian itsatsita ezagunena, filmako eszenarik hoberena bezala etiketatua izan dena. The Notebook 2004ko filma da eta gaztelaniaz Diario de Noah izenburuarekin zabaldu zen.
Bertan azaltzen den muxua 2005 MTV sarietan muxurik hoberenaren saria irabazi zuen, eta ez zait harritzen! Honen ondoren, bertako aktoreek Ryan Gosling eta Rachel McAdams (garaian bikotekide) honela aurkeztu ziren:
Baina bada besterik, zer nahi duzu Allie? eszena, adibidez.
Eta ez ditut pelikulak irauten dituen minutuetan agertzen diren eszena politak agerian jarriko, ikusteko moduko filma baita! Ikustea merezi duelako jarri dut, badira ni bezala pentsatzen duten youtuberoak eta bertan zintzilikatu dituzte filmako argazki edo zatiekin eginiko zenbait abesti, nik aukeratutakoa honakoa.
Filma ikusi ez duzuenoi animatzeko idatzia eta ikusi duzuenoi, oroitzapen gozoak ekarriko dizkizuelakoan!
Erantzunak kargatzen...