Teknologia albisteak

Tafallako herritik dator notizia, zezen bat izan dela jenioz bizia

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Olano
2010-08-20 : 19:08

Xenpelar bertsolari handiaren Pasaiako Herritik bertsoak Mikel Laboaren kantuz hain herrikoi bilakatu ziren gure garaian... Orain ere zezen bat izan delarik jenioz bizia, Tafallako pasaizoarekin parekatzea otu zait

Moldaketa txiki bat eginda...

Tafallako herritik

Tafallako herritik dator notizia
zezen bat izan dala jenioz bizia
kantatutzera nua bertan ikusia
kontsolatzeko triste dagoen guzia.

Asuntziyuan jaiak Tafallan seinale
ailegatu eztanak egin beza galde
hasieran jendia zezenaren alde
azkenean etziran arrimatu zale.

Gure Tafalla beti sonatua dago
istilu gabe ezta urte bat igaro
hurrengoan jarriko dituztela nago
burladerua gorago, zezen nobliago.

Torillotik atera zuten lehendabizi
behi zahar bat gidaria bandera ta guzi
harrapatzen zuena purrukatzen hasi
azkenean juan zan plazan gora igesi.

Hiru komertziante harmaila ertzian
poxpolo ta barkillo labaina tratuan,
langia egon arren hamar oin altuan
"Quesero" pasatu zen gradara saltuan.

Hoiek horrela eta gehiago ere bai
publikuan trumilka egin zitun lasai
ezkonberriak eta zenbait dama galai
zezenaren mendian etzuten jarri nahi.

Hondarrera gruakin hilda zuten jeitsi
adarretatik lotu zuten basatiki
bakerua begira bere zezenari
eserita jan ditu hiru libra ogi.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago