Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eta jendez Leopoldo gainera!

Sustatu
2010-08-19 14:08

Foursquare erabiliz, mezu hau bidali du Joxe Rojas teknopatak amaraun zabalera: Macro-camping! Eta jendez Leopoldo gainera! Euzkal Errian Euzkaras taldean masai ikastarorako moduko mordo bat aurkitzen espezialista da Rojas, baina oraingoan, teknologiak harrapatu du bera!

Facebook-en ikusi diogu Joxeri akatsaren azalpena ematen: ez da bera izan, berak darabilen teknologia baizik. Foursquare aplikazioa omen dauka Android telefono batean, eta jendez lepo idatzi du berak, baina Android-en autozuzenketak, jarri dio Leopoldo.

Auto-zuzenketaren arriskuak agertu izan dira lehen ere Masai ikastaroan. Bereziki Word-ek eragiten duen Donostia efektua eta haren lehengusuak. Baina telefonoetan euskaraz dugun hutsune handi bat ere bada hitz-osaketa edo auto-zuzenketarena.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu