Teknologia albisteak

Salaketa formala igorri diote Nazio Batuei Aselen atxiloketaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Askel plataforma
2010-08-22 : 10:08

Abuztuaren hasiera aldera Txileko Observatorio Ciudadano giza eskubideen aldeko erakundeak salaketa formala igorri dio NBEri, zehazki Giza Eskubideen Batzordeko Atxiloketa Arbitrarioei buruzko Lan Taldeari. Testu honetan Asel Luzarraga euskal idazlearen atxiloketaren inguruko azalpenak ematen dira.

Testu luze, zehatz eta ondo argudiatuan OCk Asel Luzarragarena atxiloketa arbitrarioa izan zela eta bertan haren giza eskubideak urratu zirela salatu du, zalantzarako zirrikiturik utzi gabe. Berez, salaketa honek Txileko Gobernuari Aselen kasuari buruzko azalpenak emarazi behar lizkioke, gutxienez. OCk hasieratik egin du Aselen kasuaren jarraipena gertutik eta esperientzia luzea dauka Txilen gertatutako jazarpen politikoko kasuetan, batez ere maputxeek jasaten dutenari dagokionez.

Bidenabar, 32 preso politiko maputxek gose greban hilabete pasatxo daramaten honetan, haiei ere gure elkartasuna adierazteko baliatu nahi dugu aukera hau. Nazioarteak beste alde batera begiratzen duen bitartean Txilen giza eskubideak egunero urratzen direlako, errepresio politiko-polizial horren helburu nagusiak maputxeak eta anarkistak izanik.

Espero dugu OCren ekimen honek ere Aselen kasua argitzen lagunduko duela. Aste honetan, gainera, OC erakundearen zuzendarikideak Jose Aylwinek (gaixo dagoen haren amari laster sendatzea opa diogu), Jaime Madariaga abokatuak eta Aselek berak prentsaurrekoa emango dute Txileko komunikabideentzako, salaketa horren nondik norakoak azaltzeko. Adi jarraituko dugu.

Erantzun

Sartu