Patxi Lopez lehendakariaren blogak txantiloia aldatu eta itxura berritu izana, albiste izan zen atzo EITBrentzat, Eitb.com webgunean zein albistegietan.
Patxi Lopezen bloga pertsonala da, edo PSE-EE alderdiaren idazkari nagusi gisa idatzitakoa behintzat; ez administrazioaren komunikazio ekimen bat (Lehendakaritzaren domeinu edo proiektu bat alegia). Oposizioan zegoela ere elikatzen zuen, adibidez, euskarazko mezu bakanetako bat konpromiso hau iragartzeko izan zen.
EAEko alderdi nagusiaren eta Eusko Legebiltzarreko oposozioko EAJren buruak, Iñigo Urkulluk bloga du halaber, eta hura ere berritu egin omen da diseinuan, Lopezena albiste bihurtu izana kritikatu duena batek dioenez. Urkulluren bloga ere gaztelaniaz da nagusiki.
Hona Patxi Lopezen azalpenak blogaren berrikuntzaren inguruan. Kolore biziagoez gain, alboko barra widget batzuekin bete da, zeinetan ikusten den Lopezen jarduna beste sare sozial batzuetan. Facebook-eko lagunen koadroa hor dago adibidez, Lopez atsegin duzula (lehia prestatu zuten batzuek, Goenkaleko Maria Luisak lagun gehiago izango ote zituen).
Bloga albiste bihurtu izanari kritika gaztelaniazko blog batean. Euskarazko zenbait aipu kritiko ere irakurri ditugu Twitterren.
JO, ze gogorra kazetarien lana!