Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hilerri militar bat Lord Byron-en etxe ondoan

Tokitan.tv-ren odisea greziarreko bosgarren pasarte honetan Messolonghi bisitatuko dugu, hain zuzen ere Lord Byron poeta ingelesa bizi eta hil zen hiria.

Idazlea Greziako independentziaren alde borrokatu zen XIX. mendeko lehen erdian. Geure bidean hilerri militar bat topatuko dugu kasualitatez, belaontziaren kamainak erakutsiko dizkizuegu, eta bertako plater tipiko bat ere jango dugu: Korrokoia (edo lasuna) parrilan.


Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu