Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zaila egiten zaigu udako ordutegiak euskaraz zuzen idaztea

Goio Arana
2010-08-12 12:08

Onartu beharra dugu: kosta egin zaigu oporretako ordutegien oharrak euskaraz akats barik idaztea. Akaso urteetan jarri izan dugulako "Cerrado del 1 al 31 de agosto" eta listo, baina, gaur gaurkoz, euskaraz hasten garenean, gehienetan, nahastu eta akatsak egiten ditugu.

Argazkiak.org | Oporretako ordutegia © cc-by-sa: goioarana

Eguneraketa, Sustatuk, 16.45: Bizkaiko Foru Aldundiak gaur iragarritako Gaztebizz webgune berrian ere ez dakite datarik jartzen:

Argazkiak.org | Datak oker Gaztebizz webgunean © cc-by-sa: sustatu

Arrasateko erdialdean zehar egindako ordu erdi eskaseko ibilaldian hurrengo argazki sorta bildu dut. Dendetako ohar gehienek akats bat edo beste zeukaten: deklinazio okerrak, behar ez diren komatxoak, marratxoak traban, zentzurik gabeko hutsuneak, puntuak gaizki jarrita... denetariko txikikeriak aurki daitezke irudiotan.

Argazkiak.org | Oporretako ordutegiak © cc-by-sa: goioarana

Argazkiak.org | Oporretako ordutegia © cc-by-sa: goioarana

Hala ere, argi dut: nahiago dut, akats eta guzti, argazkietako ohar horiek guztiak, zuzen idatzita, baina gaztelera hutsean ikusi ditudanak baino!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu