Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiko banderaren kontrako plaka lapurtu dutenak bideo kameraz ahaztuta

Espainiako banderarik ez
2010-08-09 20:08

Gipuzkoako Foru Aldundian Espainiako bandera jarri beharraren aurka zegoen plaka lapurtu dutenak ez dira jabetu, nonbait, bideo kamerak bazeudela. Egun argitan egindako delitua argi eta garbi ikusten da bideoan.

2010eko otsailean Gipuzkoako Foru Aldundiaren sarrera nagusiaren alboan protesta plaka bat ezarri zuen foru gobernuak. Espainiako bandera Diputazioan jartzera behartzen zituen epaiaren kontra eta ikurrinaren alde jarri zuten plaka hori diputatu guztiek, Markel Olano Diputatu Nagusia buru zela. Orduan ere espainiarzale sutsuenek ez zuten pozarren hartu plakaren berria. Eta orain, bi madrildarrek igande arratsaldea aprobetxatu dute Donostiako paseoa egiterakoan plaka zegoen lekutik kendu eta lapurtzeko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu