Londresen oporretan, etxean bezala
Nire harridurarako ikusi nuen 101 arrazoi horien artean euskaldunok ere baginela hiria maitagarri egiteko zergati horietariko bat. Begiratu bestela, Londres hiria gozagarri egiten duen Eguzkia eta kantuak lemapeko 94. aitzakiaren irudia: ikurri�a eta dantzariak! Antza denez, euskaldunok paper polita egin izan dugu Regent Street-eko jaialdietan.

Argazkiak.org | Londres maitatzeko 101 arrazoi: ikurri�a eta dantzariak © cc-by-sa: goioarana
Garraio publikoa hartzerako orduan ere, euskal herritarrok gustura egoteko eta herriminik ez izateko moduko keinua egiten digute Londresko zenbait geltokitan. Hemen duzue, etxe ondoko autobus geltokiko zutoinari egindako argazkia.

Argazkiak.org | Londreseko autobus geltokia, © cc-by-sa: goioarana
Konturatu naiz gainera, hiriburuko komertzioetako izenetan euskararen presentzia aipagarria dela. Esandakoaren froga izan daiteke erdialdeko Soho auzoan dagoen thailandiar-txinatar jatetxe begetariano honetako izen alai eta jatorra: Jai.

Argazkiak.org | Jai izeneko jatetxea © cc-by-sa: goioarana
Edo bestela, sushi itxura hartuta,"osasuna eta zoriontasuna" eskaintzen duen izen kontraesankor samarra duen hurrengo jatetxe japoniarra.

Argazkiak.org | Itsu izeneko jatetxea © cc-by-sa: goioarana
Ikus dezakezuen moduan, atzerrian egon arren, etxean bezala ibili naiz ni Londresen.
Erantzunak kargatzen...