Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zizekmania jantzigarria

eli
eli
2010-08-15 12:08

Slavoj Zizek filosofoak mukiak kendu eta gomina gisa erabiltzen dituela dirudi, sudurra eta gero ilea ukitzeko keinua etengabe egiten duelako. Bere elastikoari ere tiraka egiten dio, titiburuan piercing infektaturen bat balu bezala.

Aztertu al ditu Zizekek bere keinuen esan nahia, Lacanen argitan?

Gurean orain ugariago dira Zizeken aipamenak baino Zizeken aipamenen ugaritasunaren aurkako ironiak, eta hain zuzen horrexegatik erakutsiko dut elastikoa harro eta bulartsu.

Hala dio Zapiain filosofoak. Elkarrizketa zoragarria egin zion irundarrak esloveniarrari aurreko batean –Gorka Bereziartuarekin– Argia aldizkariarentzat

Laztangurenek diseinatu du nikia, eta Zapiainek elastikoaren atzealderako aipua aukeratu du:

zizekatzealdea

Elastikoa inprimatu nahi baduzu, hemen dituzu SVG fitxategiak Creative Commons lizentziarekin:

Aurrealdea

Atzealdea

Badira hainbat film Zizek protagonista. Hemen dituzue hainbat helbide horiek jaisteko.

zizek!

The pervert's guide to cinema

Bi filmotako azpidatziak hemen (gazteleraz)

"The pervert's guide to cinema"-ren azpidatziak ez daude ondo sinkronizaturik, Mplayerrekin sakatu x, behar bezala jarri arte).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu