Proposamen fresko-freskoak abuztu honetarako
Hasteko, hondartzarako denborapasak:
Marraztu itzazu zakilak: Etzan zaitez hondarrean eta liburuxka honetako irudiak osatu era guztietako zakilen marrazkiak eginez. Hondartza nudista batean bazaude, copy-paste ere egin dezakezu... Hor goizan duzu irudia.
Asmatu itzazu alurako -edo zakilpotro ingururako- orrazkera bitxiak, ile ebakera deigarriak...

Zero grabitatea zer den ezagutzea da hurrengo proposamena. Apur bat Googleatuta aukerak badaude hiruzpalau mila eurotan. Lartxo. Baina, hara non, badugu beste aukera bat askoz ere merkeagoa brikolajearen inguruko gauzen saltoki ezagun batean; etzan zaitez bertan eta kitto.
Amaitzeko, Port Aventura, Disney Paris eta halakoek gogaitzen bazaituzte jada, ez egin entzungor emozio berriak sentitzeko deiari eta zoaz Holy Land-era; bertan ikusi ahal izango dituzu gurutziltzaketak, berpizteak, odola...
Uda on pasa!
Erantzunak kargatzen...