Uztailaren 21ean @tokitan-en (tokitan.tv) Twitt baten bidez jaso genuen berria: Iñaki Ochoa de Olza-ren SOS Himalaya fundazioak dirua biltzeko kanpaina jarri omen zuen abian. Retwitt pare bat eta www.soshimalaya.org webgunea bisitatu ondoren, fundazio honi diruz laguntzeko erabakia hartu genuen Kaixomaitia.com-en
Lehenengo burura etorri zitzaiguna, ordainketa egitea zen besterik gabe eta SOS Himalayakoei e-posta bat bidali ondoren egun pare batez, asmo onen kutxan geratu zen ideia. Tarte horretan laguntza beste ikuspuntu batetik aztertzeko denbora hartu genuen, eta kanpaina xume batean pentsatu genuen: Abuztuan lortutako harpidetza bidezko dirusarrera guztiak emango genituen dohaintzan. Honek gure bezeroei ekimenaren berri eman eta hauen partehartzea sustatzeko aukera emango liguke bai eta SOS Himalaya fundazioaren asmoen berri jakinarazteko ere.
Kanpaina honek, transferentzia zuzen batek ez bezala, sarean zarata ateratzeko balioko luke, Twitter, Facebook, Sustatu.com eta Kaixomaitia.com webgunetan komunikatzeko eta partekatzeko aukera, ekimena jende gehiagori iristeko aukera hitz batean. Kaixomaitia.com-ek Abuztuan hain epelak diren bisitak eta harpidetzak hobetuko lituzke, SOS Himalaya Fundazioak berriz laguntza ekonomikoa.
SOS Himalayakoarekin ostegunean jarri ginen harremanetan berriro ere ekimenaren berri emateko, hauek lehenengo mezuan bezala, eskerroneko, jator. Ostiralean jarri genuen abian kanpaina.
Hemen irakurtzen ari zaretena, sare sozialetan, elkarlanean, informazioa partekatzearen ondorio da, ez dakigu zer emaitza emango dituen, baina polita izan da eta pena mereziko du ziur!
Kaixomaitia.com
Erantzun
Sartu