Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jazzaldia, sarreratan dirurik gastatu gabe

Tokitan.tv-k proposamen ezberdina dakarkizue gaur. Uztailaren 21etik 25era Donostiako Jazzaldia ospatu da. Hain zuzen ere, Jazzaldiaz nola gozatu azaltzen saiatuko gara, sarreratan euro bat bera ere gastatu gabe.

Hiru agertoki nagusi izango ditugu hizpide: Eszenatoki berdea, Kursaaleko Terrazak eta Nautiko ondoan dagoen Nauticool gune berria. Erreportaje honetako musika guztia zuzenean grabatua dago: Patti Smith, The Jouby’s, Globalfunk eta J. Santaolalla trio.


Erref.: Jazzaldia, sarreratan dirurik gastatu gabe (tokitan.tv)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu