Sustatu logoa Teknologia albisteak

EAEn gehien oroitzen diren webguneak Eustaten arabera

Sustatu
2010-08-03 09:08

Eustatek uztaila hasieran ikerketa bat argitaratu zuen EAEn gehien oroitzen diren webguneak zeintzuk diren zerrendatuz. Horrek ez du esan nahi webgune bisitatuenak direnik, baizik eta inkestak parte hartu dutenek boteprontoan gogoratu dituzten lehenengo webguneak horiek direla.

Interneteko ikerketa bat baino, publizitatean asko erabiltzen den teknika bat da, marken indarra neurtzeko. Ariketa egin dezakezue etxean, bulegoan... lagun batzuk elkartu eta bakoitzak pentsatu ditzala 3 freskagarri marka, 3 auto marka edo 3 tomate frijitu marka, esaterako. Markak ondo sartuta dauzkagu denok.

Interneten, berdin. Guztiz egia ere ez da izango, agian. Pornoa baldin bada Interneten gehien kontsumitzen duzuna, eta oroitzen duzun lehenengo webgunearen helbidea esateko eskatzen badizute inkesta baterako, agian ez duzu xtube aipatuko... baina galdetutakoek aitortutakoa aintzat hartuta, hauek dira da Eustaten arabera gehien gogoratzen ditugun webguneen rankinga:

  1. elcorreodigital.com
  2. hotmail.com
  3. diariovasco.com
  4. tuenti.com
  5. marca.es
  6. facebook.com
  7. youtube.com
  8. wikipedia.org
  9. kutxa.net
  10. elpais.es

Raking osoa hemen

Albistea Euskadi-Innovan ere atera dute, eta Eustatek bidalitako prentsa oharra daukazue hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu