Teknologia albisteak

40 urtetik gorakoen VI. dantza txapelketa Zerainen

Erabiltzailearen aurpegia
Zeraingo Oa Kultur Elkartea
2010-08-08 : 10:08

Orain dela bost urte egin zen lehen aldiz 40 urtetik gorakoen dantza txapelketa Zerainen. Hark izan zuen arrakasta ikusita hurrengo urtean ere egitea erabaki zen, eta orduz geroztik urtero antolatzen da. 40 urtetik gorakoen Euskal Herriko VI. dantza txapelketa abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, 19:00etan izango da Zeraingo plazan.

Gazteak txapelketetan dantzan ikustea ohikoa da, baina ez da hala gertatzen adin batetik aurrerakoekin. Haiei ere jendaurrean dantza egiteko aukera emateko eta dantza plazara eramateko sortu zen egitasmo hau.

Abuztuaren 15erako 40 urte beteak dituen edonork har dezake parte txapelketan, eta profesionalak ez diren dantzariak eta dantza-zaleak ere animatu nahi dira parte hartzera.

Izena emateko 690032571 telefono zenbakira deitu behar da edota zeraindantzazain@gmail.com helbidera idatzi. Izena ematen duten lehenengo 12 bikoteek izango dute dantzatzeko aukera. Bikoteak sexu berekoak ere izan daitezke, eta bikote bakoitzak txistuz jotako sei parteko Fandango bat eta trikitixaz jotako beste sei parte Ariñ-ariñ bat dantzatu beharko dituzte. Janzkera librea izango da eta ez du epaiarekin zerikusirik izango.

Epai-mahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko adituek osatuko dute. Lehenengo egiten dute hiru bikoteentzat Joxe Mari Telleriak egindako garaikurrak izango dira sari. Partaide guztientzat berriz afaria izango da egun berean.

Txapelketa abuztuaren 15ean arratsaldeko 7etan jokatuko da Zeraingo plazan.

Erantzun

Sartu