Sustatu logoa Teknologia albisteak

Soldadutza-luzapenerako ziurtagiria behar izanez gero, jo EHUra

Goio Arana
2010-09-08 10:09

Atzeratuta samar dabiltza EHUn ziurtagirien inprimakiekin. Bukatutako ikasketen ziurtagiria eskatzerakoan, beste batzuen artean, aukeran eskaintzen dute Soldadutza-luzapenerako eta Ordezko Gizarte-Zerbitzurako ziurtagiriak eskuratzea.


Argazkiak.org | Ziurtagiria © cc-by-sa: goioarana

Nago egungo lizentziatu berriei soldadutza-luzapenak eta ordezko gizarte-zerbitzua zer ziren azaldu behar dietela aurretik, izan ere, derrigorrezko soldaduzka 2001. urtean bukatu zen.

Wikipedian informazio gehiago Euskal Herrian soldadutzaren aurka izandako borrokaz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu