Teknologia albisteak

Nola azaldu munduko ekonomia bi behi erabiliz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-08-16 : 10:08

E-postaz eta sare sozialen bidez zirkulatzen ari den testu bat heldu da gure eskuetara espainolez: Nola azaldu munduko ekonomia bi behi erabilita. Gaztelaniaz zegoen testua, eta euskaraz ekarri dugu hona. Hala dio:

  • Sozialismoa: bi behi dituzu. Estatuak behartu egingo zaitu zure bizilagunari behi bat ematera.

  • Komunismoa: bi behi dituzu. Estatuak biak kenduko dizkizu eta esne pixka bat emango dizu.
  • Faxismoa: bi behi dituzu. Estatuak kendu egingo dizkizu eta esne pixka bat salduko dizu gero.
  • Nazismoa: bi behi dituzu. Estatuak kendu egingo dizkizu eta buruan tiro egingo dizu.
  • Burokratismoa: bi behi dituzu. Estatuak bat galduko du, beste bat eraitsiko du eta esnea lurrera botako du.
  • Kapitalismo tradizionala: bi behi dituzu. Bat saldu egingo duzu zezen bat erosteko. Behi gehiago izango dituzu horrela. Behiak saldutakoan, aberats jubilatuko zara.
  • Kapitalismo modernoa: bi behi dauzkazu. Zure koinatak bankuan ireki dituen kreditu letra batzuen bidez, burtsan inbertitzen duen enpresa bati salduko dizkiozu zure behietatik 3. Gero zorren partehartzerako elkartruke bat egingo duzu eskaintza orokor bateratu bat egiteko eta horrela 4 behi izango dituzu bueltan, 5 behietarako zergetatik salbuetsita. Zure 6 behiek ematen dizuten esnea Kaiman uharteetan dagoen enpresa batera bidaliko duzu bitartekari baten bidez, eta enpresa honek zure 7 behien eskubideak salduko ditu. Urteko txostenak esango du zuk 8 behi dituzula, beste bat izateko aukerarekin. Zure 9 behiak hartu eta zatitan moztuko dituzu. Gero jendeari salduko dizkiozu zure 10 behiak, zatituta. Kuriosoa bada ere, prozesu osoan zehar inor ez da konturatuko zuk 2 behi besterik ez dauzkazula.
  • Ekonomia japoniarra: bi behi dituzu. 1:10 eskalara berdiseinatuko dituzu esne gehiago eman dezaten, baina ez zara aberastuko. Gero prozesu osoa marrazki bizidunetan egingo duzu. Behimon izena jarriko diozu eta aberastu egingo zara.
  • Ekonomia alemaniarra: bi behi dituzu. Berringeineria prozesu baten bidez lortuko duzu behi horiek 100 urte bizi ahal izatea, hilean behin jatea eta euren kasa ereistea. Inork ez du usteko meriturik duzunik.
  • Ekonomia errusiarra: bi behi dituzu. Zenbatu eta 5 behi izango dituzu. Berriro zenbatu eta 27 behi izango dituzu. Berriro zenbatu eta 3 behi izango dituzu. Zenbatzeari utzi eta beste vodka botila bat irekiko duzu.
  • Ekonomia txinatarra: bi behi dituzu. 300 pertsona dituzu bi behi horiek ereisten. Munduari azalduko diozu zure produktibitate maila izugarria. Egia kontatu nahi duen kazetari bati tiro egingo diozu.
  • Kapitalismo amerikarra: bi behi dituzu. Bat salduko duzu eta bigarrenari eskatuko diozu lau behik eman dezaketen esne kantitatea emateko. Harrituta geratuko zara behia hiltzen denean.
  • Ekonomia irakiarra: ez daukazu behik. Inork ez du sinistuko ez duzula behirik. Bonbardeatu eta zure lurraldea hartuko dute. Behirik gabe jarraituko duzu.
  • Ekonomia indiarra: bi behi dituzu. Aldare batean jarriko dituzu gurtzeko. Arroza jaten jarraituko duzu.
  • Ekonomia suitzarra: 5.000.000.000 behi daude, baina inork ez daki nortzuk diren bere jabeak.
  • Ekonomia frantziarra: bi behi dituzu. Orduan greba deituko duzu, matxinada antolatuko duzu eta errepide guztiak moztuko dituzu, zuk 3 behi nahi dituzulako.
  • Ekonomia neozelandarra: bi behi dituzu. Ezkerrekoa gero eta erakargarriagoa irudituko zaizu.
  • Kapitalismo italiarra: bi behi dituzu. Bata zure ama da, bestea zure amaginarreba, ¡¡maledetto!!
  • Kapitalismo britaniarra: bi behi dituzu. Biak eroak dira.
  • Ekonomia espainiarra: bi behi dituzu, baina ez dakizu non dauden. Ostirala denez, tabernara joango zara gosaltzera, han Marca egunkaria baitaukate. Akaso asteazkenean hasi zintezke behien bila, San Aniceto zubiaren ondoren.

Erantzun

Sartu