Ontziak Kerobiaren disko berria libre deskargatzeko aukera
Duela bi urte Materia organikoa eta gainerakoak diskoarekin egin zuten bezala orain ere deskargarako libre jarri du Kerobiak bere disko berria. Trilogia baten hirugarren zatia da Ontziak, eta hiru diskoak deskargatu daitezke libre Kerobiaren webgunetik:
- Materia organikoa eta gainerakoak
- Papera eta kartoia
- Ontziak
Trilogiaren hirugarren zatiaren izena asmatzeko proposamena egin zuten bere blogean martxoan eta irabazleari diskoa oparitu zioten. Gainontzeko zaleentzat ere badago disko berria eta trilogiako beste biak doan lortzeko aukera euren webgunetik deskargatuta.
Trilogiaren ildoari jarraituz, Creative Commons lizentziarekin ateratako diska da eta taldeak SGAEtik kanpo lan egitearen apustuari gogor ekin dio. Ale hau ere, www.kerobia.com web orrialdean era libre batean eskuragai izango da Ekainaren 1etik aurrera
Diskoa erosteko aukera ere badago:
- Elkar dendan 9,5 euroren truke dago disko berria, aurrekoak ere hor erosteko aukerarekin.
- Fisikoki dendara joateko, Elkar denden zerrenda jarri dute blogean.
Ez da beharrezkoa deskarga egiteko, baina deskargatu aurretik Paypal bitartez donazio bat egiteko aukera ematen dute. Trilogiaren lehen zatian donazioak egin zituzten lehenengo zaleei kontzertu batzuetako grabazioak bidali zizkieten eskerrak emateko.
Erantzunak kargatzen...