Teknologia albisteak
1

Literaturia, euskal literaturaren plaza Larrabetzun

Erabiltzailearen aurpegia
literatura eskola
2010-06-03 : 10:06

Literaturia: euskal literaturaren plaza antolatu du Literatura Eskolak Larrabetzuko kultur eragileak, 111 akdademia eta Euskal Herri osoko idazle, argitaletxe eta irakurleekin elkarlanean. Liburu azoka, idazleen aurkezpenak, errezitaldiak, haur eta helduentzako antzezlanak... eta gogoeta egiteko mahai-inguruak. Funtsean, literatura zaleak biltzeko moduko elkargunea.

Literatura euskaraz plazaratzen duten argitaletxeek euren erakusleihoak herriko plazan egongo den karpapean izango dituzte. Parte hartuko dute: Alberdania, Elkar, Erein, Maiatz, Susa, Utriusque Vasconiae, Txalaparta, Igela, Meettok.

Emanaldiak internet bidez zabalduko dira.

Ekainaren 4a

  • 20:00: Harrera ekitaldia.
  • 21:00: HARAGIZKOA Omar Nabarro, Edorta Jimenez eta Rafa Rueda.
  • 22:00 Joseba Tapiak diska berria aurkeztuko du plazan.

Ekainaren 5a

10:00-11:30: LITERATURA ESKOLA

Mahai-ingurua: Irakurle taldeak Euskal Herrian. Honako irakurle taldeetako ordezkariek hartuko dute parte: Durango, Igorre, Iurreta, Markina-Xemein, Meatzaldea, Santutxu, Basauri, Amezketa, Donostia, Legazpi, Larrabetzu, Zumarraga.

12:00- 14:00: Liburuen aurkezpenak

Larrabetzuko umeen antzezpena

15:00: Bazkaria eta bazkalostean: Bertso trama literarioa

Josu Goikoetxea gidarieta Uxue Alberdi- Unai Iturriaga- Maialen Lujanbio- Xabier Amuriza

18:00: Umeen antzerkia HORI BAI GAZTETXEAn: Dejabu taldearen Azken portu

20:00 Eskuen sustraiak ikuskizuna HORI BAIen

22:30 GOSE taldearen kontzertua HORI BAIen

Ondoren: Bi hitz Beats & Bits (letrak dantzan: musika eta bideoak) HORI BAIen

Ekainaren 6a

10:00-11:30: Mahai-ingurua: Euskarara itzulitako liburuak dira euskarazko literatura onena?

Koldo Izagirre, Angel Erro, Petra Elser. Moderatzailea: Miren Ibarluzea

12:00- 14:00: Liburuen aurkezpenak

15:00: Bazkaria

18:00: Helduentzako antzerkia HORI BAIen: eta Karmele?

19:30: Poesia errezitaldiak HORI BAIen

Karmele Igartua, Xabier Montoia, Igor Estankona, Paddy Rekalde.

Egitarau honetaz gain, umeentzako LITERATURIATXUAk beste hainbat ekitalditxu burutuko ditu.

Erantzunak

Iñaki B. Larrabetzutik
2010-06-07 : 13:51

Literaturiarekin batera izan da Txirritaren heriotzaren urtemuga. Hori dela eta, begiratu behar duzue esklusiba mundial hau, Larrabetzutik blogean agertzen dela.


Gorantziak


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago