Sare sozialak eta komunitate birtualak indarrean daude egun, eta errealitate horren inguruan lanpostu berriak sortu dira, Community Managerrarena (CM) esaterako. Komunikazioaren profesionalentzat aukera izan daiteke bide berri bat irekitzeko.
Komunikazioaren arloa etengabeko aldaketa eta garapenean dago, baita krisi-garaian ere... edo agian horregatik. Sare sozialak eta komunitate birtualak indarrean daude egun, eta errealitate horren inguruan lanpostu berriak sortu dira, Community Managerrarena (CM) esaterako. Esan daiteke CMren zeregin nagusia entitate baten eta haren erkidego potentzialaren arteko lotura pitzarazi edo indartzea dela, bataren eta bestearen arteko komunikazioa errazteko eta hobetzeko animatzailea. Horretarako koktel bat egiten du komunikazioaren, marketinaren eta teknologia berrien ezagutza baliatuz. Enpresentzat modu berri bat da komunikazioaren arloan eraginkortasunari eutsi edo areagotu eta aldi berean baliabide merkeagoak erabiltzeko. Komunikazioaren profesionalentzat aukera izan daiteke bide berri bat irekitzeko. Gure artean ez da oso ezaguna, baina tankera horretako adituen beharra gero eta zabalduago dago, batez ere enpresaren arloan. Herri honetan esparru sozialagoetara ere zabaldu ote daiteke CMren antzeko figura bat?
Ikastaroa: Sarea eta komunitate birtualen kudeaketa praktikoa: Community Manager-ak.
Informazio gehiago: Udako Ikastaroak GERTU
Erantzun
Sartu