BiscayTIK proiektua amaituko da ONA txartela bezala
2010-06-02 13:06
Arrazoi hauengatik uste dut BiscayTIK amaituko dela ONA bezala_
- Proiektua teknologoek diseinatu dute teknologoentzat. Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du ideiarik eduki gabe egiazki zertan ari den.
- Bere helburua ez da teknologia, baizik eta merkataritza. Saltzen duena irudia da, eta horrek ez du zerikusirik teknologiarekin. Herritarrak komentzitatu nahi dutuzte, zein guay-jatorrak garen, sinadura digitalak sortzko gauza gara, eta gainera Microsoften maitasuna irabazi dezakegu.
- Ez du ezer asmatu aldez aurretik ez dagoenik. Posta elektronikarako postontziak baditugu jada, eta udal atariak ere bai. Zertarako nahi dugu gehiago, diru publikoak ordainduta eta Microsoft-en zigilua daukatenak?
- Ez dira geek/teknofiloak kontuan hartu, sektore honetako berritzaile benetakoenak. Ikusi besterik ez zen pozik dauden BiscayTIK proiekatuarekin softwareaz apur bat dakiten guztiak.
- Parafernalian gehiago inbertitzen da teknologian baino. BiscayTIK-en kasuan, eraikuntza berria eta ehundaka gutun pertsonalizatu, zeinak seguruenik garapen informatikoa baino garestiago suertatu diren. ONA Txartelarekin ikaragarri gastatu dute, plastiko, txip eta herriz herriko ibileretan, txartelak eta irakurgailu elektronikoak opari eta banatu nahian, gero inork erabiltzen ez zituenean.
- Hemen irabazten duten bakarrak dira Microsoft eta BiscayTIK-en eraikin berria egiten ari diren eraikitzaileak.
- ONArekin baten bat aberastuko zen, txartel ia inutilak egiten.
Jatorrizkoa: GNU-FDL eta Cybereuskadiko baldintzekin bat, © Jose A. del Moral, Cybereuskadi.com
Erantzunak kargatzen...