Teknologia albisteak

Elkartasun eguna 2010 Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia
Portaloira topagunea
2010-06-03 : 10:06

Datorren asteburuan ospatuko da Arrasaten Elkartasun egunaren 5. edizioa. Jaia eta elkartasuna batuko dituen egun berezia. Arrasateko kaleak jaiaz eta aldarrikapenez beteko dira Ekainaren 5ean.

Hau da egun horretarako Portaloira Topaguneak prestatu duen egitarau zabala. Egitarau hau osatzeko, herriko eragile, musika talde, tabernari eta herritar ugarik lan egiten dute; guztiek helburu jakin batekin: Euskal presoen oinarrizko eskubideak betearaztea.

Horratx egitaraua:

12:00etan triki-bertso-poteoa izango da, Biteri plazatik abiatuta.

14:30etan parrillada Biteri plazan. Txartelak bertan salduko dira.

17:00etan kontzertuak sei tabernatan:

  • Ekaitz: Goienetxe anaiak (Nafarroako hip-hopa).
  • Irati: Aggressive Combat (Arrasateko punk-Oi!).
  • Ederra: Shycosonics (Arrasateko tributo taldea).
  • Basati: Fight to Life (Arrasateko punk-Oi!).
  • Etxoste: Crisis (Bermeoko punka).
  • Jai Zale: Sermonds (Elorrixo punk-rock).

18:00etan kontzertuak beste sei tabernatan:

  • Iluntz: La Betty Travan (Iruñeatik).
  • Taupa: Mendez Guerrilla (bertsio monarkikoak).
  • Gure Leku: Runbatxou (Bilbo)
  • Haizea: Xasta (Gasteizko rap-metala).
  • Dat: Interprete Desconocido (Arrasateko punk-rocka).
  • Irati: Asfiksia (Oñatiko thrash-a).

19:30etan manifestazioa Portaloitik hasita, Monterronen burutuko den ekitaldiarekin amaituko dena.

23:00etan kontzertua gaztetxean: (4 eurotan).

  • Skarmento (Galiziako punk-rocka).
  • Show Business (Oñatiko punk-hard-rocka).
  • Kañeria 13 (Garagartzako punk arriskutsua)
  • Iheskide (Elorrixoko punk-rock).

Erantzun

Sartu