Teknologia albisteak
2

Jaurlaritzak Twitterreko kontu ofiziala egiaztatu nahi du, kontu faltsu bati aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-06-01 : 12:06

Eusko Jaurlaritzak Twitterreko bere kontu ofizialaren balidazioa eskatu dio Twitterri. Verified edo kontu egiaztatuak dira Twitterreko batzuk, eta zigilu berezi bat eramaten dute. Irekia kontua horrelakoa izan dadila nahi du Jaurlaritzak, eta tramiteak hasi dituzte horretarako. Ez da egia, ordea, inon argitaratu den bezala, beste erabiltzaile batzuen kontrako salaketa aurkeztu duenik Jaurlaritzak.

Irekia-ren sareko arduradun Cristina Juesasek argitu dio Sustaturi albiste honetakoa.

  • Jaurlaritzak kontu faltsu bat detektatu du, Gob_vasco, eta hori hor egotea herritarrentzat nahasgarria dela uste dute Irekiaren arduradunek.
  • Hala ere, salaketa edo kontrako ekintzarik ez dute hartuko; egingo dutena da Irekia kontua, benetakoa, berifikatu edo egiaztatu.

Gob_vasco kontu faltsua

Gob_vasco kontua nagusiki bot edo robot batek elikatzen du. Itxura guztien arabera, hitz gakoak bilatzen ditu Twitterren edo RSS jarioetan edo jario zehatzen bat errepikatzen du, eta horiekin tweetak sortzen du. Hala ere, eskuz ere sarrerak sartzen dituztela argi dute Jaurlaritzan. Kontua nahasteko asmoz ere egina dagoela argi dute Jaurlaritzan:

  • Iruditzat, Jaurlaritzaren ezkutua darabilte.
  • Webgune gisa, Euskadi.net ofiziala ageri da.
  • Zerrenda bat sortu dute non interes publikoa duten twitter kontu serioak edo benetakoak jarri dituzten, eurenarekin batera, fidagarritasuna edo egiazkotasuna kutsa dadin edo.

Nahasmendua eragiteko gogo horrek kezkatzen du Jaurlaritzak, Cristina Juesasek adierazi digunez. Napoleon Lopez pertsonaiaren kontu satiriko bat, adibidez, ez zaie ardure; Juesasek ezagutzen du Berriako Zaldieroaren pertsonaia eta Twiterreko kontu hori ere bai, eta hori beste kontu bat dela argi daukate.

Erabiltzaile egiaztatuak Twitterren

Twitterreko kontu egiaztatuetarako, kontsulta zuzenen bidez dago bideratua oraingoz: interesatuek, edo Twietterrek berak marketing arrazoiengatik, bide humanoen bidez egiaztatzen dute bi aldeen artea kontua erakunde, pertsona edo dena delakoaren izenean zuzenean kudeatzen dela. Hona adibide batzuk:

Kontu hauek zigilu bat eramaten dute, itxura hau duena:

Zeinu hori badarama kontu batek, nolabait Twitterrek ziurtatu du erabiltzaile hori benetan ari dela lehen pertsonan edo erakunde jakin baten izenean ofizialki.

Erantzunak

elordi
2010-06-01 : 12:58

Tramposuak,trampa.

Erantzun

Sartu