Gaijartzailea.com guneak, bi urte eginak ditu iada, eta orain arpegi, itxura eta funtzio berriekin dator. Gaijartzailetza lanean oinarritutako web gunea da eta txapelketetako, saioetako eta emanaldi berezietako gaiak biltzeaz gain, lagungarriak izan daitezkeen zenbait aukera ezberdin. Bertsonal trainer atal berrituan adibidez, egiturak modu automatikoan egiteko aukerak ematen ditu, oso modu errezean.
Bestetik, datu base batean oinarritutzen da web gunea ere eta honek, bilaketa sistema baten bidez, gai danak modu egokian bilatzeko modua ematen du.
Adibidez, bertsolari batek zeri kantatu izan dion azken urte honetan, gai/hitz baten inguruan zein formulazio eta ikuspegitik jarri den jakin liteke, herri batean izan diren gaiak, bertsolari batek ofiziotan zeinekin jardun den aurten... aukera ezberdinak ematen ditu eta nahi den hori bilatzeko modua ematen du.
Bestetik, eguneroko gaia atalean, egunero gai berri bat jarriko da, egunerokoan oinarritutakoa gaia.
Bertsolarientzako, bertso eskolentzako tresna baliagarria izateaz gain, gaijartzaile denentzako baliagarria izango den tresna da. Web guneari esker, zalantza asko usatu litezkeelako... eta nola ez, inoiz gairik jarri ez duenak, Gaijartzailea.com gunean badu lagungarri izango duen tresna bat... baina tresna bakarrik, web guneak ezin duelako ziurtatu bertan jarritako guztiari kasu eginez saio on bat egin litekeenik, baina saio txar bat ez egiteko ideak aurki litezke.
Erantzun
Sartu