Israelek eraso egin dio Gazarako laguntza untziari eta hildakoak izan dira
2010-05-31 11:05
Israelgo armadak eraso egin dio Gazara nazioarteko laguntza humanitarioa zeraman untziei. 600 lagun inguru doaz 6 untziko multzoan, eta asaltoan hildakoak izan dira, 10 iturri gehienen arabera oraingoz. Zaurituak ere ez dira gutxi. Erasoa Meditarranioko zein puntutan izan den ez da argitu oraingoz.
Segi sarean:
- Freegaza.org
- Twitter Freegaza.org eta #flotilla gakoa.
- Zuzenean untzitik nonbait.
- Al Jazeera ingelesez, hildakoak 16 izan direla diote.
Twitter eta abarretan ari dira esaten antolatzaileetako batek, IHH elkartasun erakunde turkiarrak, bideoa duela erasoa erakusten duena. Uste dugu hemen dauden bideoetan ageri direla irudi horiek baina ez gaude seguru. IHHren webgunea jausita dagoela ematen du.
Erantzunak kargatzen...