Teknologia albisteak
2

ONA txartelaren programa etengo du Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-05-28 : 12:05

Hedabide batzuek gaur diotenez, Eusko Jaurlarizak albo batera utziko du ONA txartel elektronikoaren programa. Albiste horien arabera, 11 milioi euro inbertitu dira hiru urtean horretan. Batek kalkulatu duen bezala, egunean 18.000 euro hiru urtean.

Nonbait, oso jende gutxik erabiltzen du ONA hainbeste diru gastatu arren. Gainera, NAN elektronikoak edo Osakidetzako betiko txartelak, ONAren ustezko funtzioak betetzen dituzte dagoeneko, batak sinadura elektroniko gisa, besteak Osakidetzako zerbitzuetara sarbidea izateko.

Erantzunak

Mikel Goñi
2010-05-29 : 13:18

Ez al da Sustatuko gai honek izan duen erantzun eskasa ONA txartelak piztu duen interesaren erakusle?

Bide batez, nik joan den hilabetean jaso nuen ONA txartela, Donostiako Koldo Mitxelenan liburutegi txartela gisa erabiltzeko. Albiste honek esan nahi al du aurreko txartela erabiltzera itzuli beharko dudala? Oso oso gaztea azaltzen naiz argazkian. Ez zait inportik baina barre batzuk egiteko balio izan du.

Leire
2010-06-08 : 21:28

Nik behintzat koldo mitxelena liburutegirako bakarrik erabili dut. Nire ordenagailuan ziurtagiri guztiak instalatu nituen, irakurgailu elektronikoa erosi ere erosi nuen, eta hala ere ez nuen lortu ONA txartelaren bidez Osakidetzan hitzordu bat eskatzea. Eta orain Ona txartelarekin kontu hau? Bueno buenooo, diru horrekin ganorazko beste zerbait egin zezaketen! Denon dirua da! NA elektronikoarekin Osakidetzan hitzorduak eskatzeko aukera landu beharko zuketen ONArena egin baino lehenago!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago