Teknologia albisteak

Edans or NOT

Erabiltzailearen aurpegia
openhotornot
2010-05-30 : 14:05

edansornot.com taberna batean sortutako proiektua da. Hasiera batean barre egiteko besterik ez zen, baina azkenean webgunea sortu eta kodea argitaratu da. HOT or NOT gunearen klon bat da hauxe.

Edansornot.com blogari, sasi-aditu eta bestelako izakien ospea neurtzeko tresna da. Hot or Not edo Sexy o No guneen antzeko egitura du, hau da, argazkiak eta protagonistaren hitzak ateratzen dira eta erabiltzaileak nota jarri behar die. Nota jartzerakoan, batazbestekoa ikus daiteke eta hurrengo argazkia kargatzen da.

Iruzkinak uzteaz gain, blogak, eta esaldiak sartzeko aukera ematen du. Erabiltzaileak nahi adina argazki igo ditzake, eta printzipioz denak onartzen dira. Interfazeak hiru hizkuntz eskeintzen ditu: gaztelera, ingelera eta euskara.

Gune hau openhotornot izeneko web aplikazio libre baten demoa besterik ez da. Openhotornot php+mysql eta MVC patroian oinarritutako softwarea da eta Sourceforge gunetik lor daiteke.

Erantzun

Sartu