Teknologia albisteak
2

Udako ikastaroak GERTU: UEUren ikastaroak prest

Erabiltzailearen aurpegia
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2010-05-27 : 11:05

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), bere udako ikastaroak aurkeztu ditu, GERTU lelopean. Ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean, 38 ikastaro prestatu ditu. Ekainaren 20an amaitzen da izena emateko epea www.ueu.org webgunean.

Hona hemen ikastaroak:

ARTEA ETA MUSIKA

• Arte laborategia: deskubritu/esperimentatu zure adierazpen plastikoa. (Artea) IRUÑEA – Uztailak 20-22

• Kantua aitzakia: espresio-tailerra.(Musika) IRUÑEA - Uztailak 21-23

GIZA ZIENTZIAK

• Modernitatearen auziaz: aro modernoaren proiektu filosofikoen giltzarriaz. (Filosofia) IRUÑEA – Uztailak 19-21

• Ipar Euskal Herria Gerlen artean. 1918Ko garaipenetik 1940ko porrotera. (Historia) BAIONA – Uztailak 5-7

• "Testu analisirako PERL erremintak": http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/170/Testu%2Banalisirako%2BPERL%2Berremintak%2B%2528tailerra%2529.(tailerra). (Hizkuntzalaritza) IRUÑEA – Uztailak 19-20

• Itzulpengintzako teknologia laguntzaileak: joera berriak. (Itzulpengintza) EIBAR – Uztailak 16

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIA

• "Android, mugikorrentzako sistema eragile berria": http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/134/Android%2Bmugikorrentzako%2Bsistema%2Beragile%2Blibrea.(Informatika) EIBAR – Ekainak 28-29

• HTML5: estandarra egungo web-etara egokitzen. (Informatika) EIBAR – Uztailak 13-14

• Software Librea erabiltzen hasi nahi dut (Informatika) IRUÑEA – Uztailak 21-23

OSASUN ZIENTZIAK

• Elikagaien segurtasuna XIX.mendean. (Osasuna) EIBAR – Ekainak 28-29

• Etxeko erremedio naturalak. Sendabelarrak, aromaterapia eta elikagai sendagarriak. (Osasuna) BAIONA – Uztailak 5-8

ZIENTZIA APLIKATUAK

• Interneteko marketina: web guneari errendimendu hobea atera. (tailerra) (Marketina) EIBAR – Uztailak 14-15

GIZARTE ZIENTZIAK

• Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa. (Bertsolaritza, komunikazioa) EIBAR – Ekainak 30-Uztailak 2

• Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra? (Geografia) IRUÑEA – Uztailak 19-21

• Ingurumena ezagutu.GPS eta GIS balibideak. (Geografia, natur zientziak) EIBAR – Ekainak 18-Uztailak 17 (on-line)

• Sarea eta komunitate birtualen kudeaketa praktikoa: Community Manager-ak. (Komunikazioa, marketina) EIBAR – Ekainak 29-Uztailak 1

• Hezkidetza: XXI. mendeko erronka. (Pedagogia) – IRUÑEA – Uztailak 19-20

• Haur-masajea atxikimendua eratzeko mesedegarri. (Pedagogia) BAIONA – Uztailak 6-8

• Yoga-teknikak ikasle eta irakasleentzat. (Pedagogia) BAIONA – Uztailak 7-8

• Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorra, xantaia eta mehatxuak gaindituz. (Pedagogia) EIBAR – Uztailak 14-16

• Dantza tradizionala, bake-kultura elikatzeko baliabide eraginkorra. (Pedagogia) – BAIONA – Uztailak 6-8

• Buru-mapa: ideiak sortu eta antolatzeko teknika. (Psikologia) – BAIONA – Uztailak 5-6

• Erresilientzia: une gogorretatik indartuta irteteko gaitasuna. (Psikologia) – BAIONA – Uztailak 5-6

• Galerak modu baikorrean bizitzen. (Psikologia) – EIBAR – Uztailak 13-15

• Burua hotz, bihotza bero: kirolarientzat tresna psikologikoen lantegia. (Psikologia, kirola) – EIBAR – Ekainak 30-Uztailak 2

• Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra (III.modulua). (Psikologia komunikazioa) – EIBAR – Ekainak 30-Uztailak 2

• Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I.modulua). (Psikologia, komunikazioa) -IRUÑEA – Uztailak 19-23

• Heziketa emozionala: berdinen arteko harremanak hobetuz. (Psikologia) – IRUÑEA – Uztailak 21-22

• Trebetasun intelektualak: zer dira eta zertarako garatu ditzaket? (Psikologia) – IRUÑEA – Uztailak 19-21

• Tantra: maitasunaren atea. (Sexologia) – BAIONA – Uztailak 5-9

• Emakumeen erotika tailerra. (Sexologia) BAIONA – Uztailak 20-22

• Sexu-hezkuntza ikastaroa. (Sexologia) BAIONA – Uztaiak 5-7

• Euskal punk eta (des)eraikuntza nazionala: ukaziotik haratago. (Soziologia) – EIBAR/LEKEITIO – Uztailak 12-15

• Genero-politika egokiak: gogoetatik praktiketara. (Soziologia) IRUÑEA – Uztailak 19-20

• Gizartea eta hezkuntza-eredua aztergai: ekarpenak libertarismotik. (Soziologia) – IRUÑEA – Uztailak 21-22

• Iraunkortasunerako euskal trantsizioaz: herri-ekimenaren desafioak (lan-mintegia). (Soziologia) EIBAR – Uztailak 13-14

• Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza (AOI) metodologia eta IKT unibertsitateko irakaskuntzan. (Unibertsitateko gaiak) – EIBAR – Uztailak 13-14

Prezioei buruzko informazioa HEMEN

Diru laguntzei buruzko informazioa HEMEN

Informazio gehiago eta matrikula egiteko www.ueu.org webgunean.

Erantzunak

Irati Iciar - UEU
2010-05-27 : 17:39

Matrikulak DOAN lortzeko aukera dute:



1. Ikasle unibertsitari bizkaitarrak.

- matrikula, joan etorria eta ostatua doan!



2. Donostiarrak (ikasle, langile, erretiratuak... guztiak)

- matrikula doan.



Deskontu garrantzitsuak dituzte:

- EHBEko kideek

- Hainbat udaletako herritarrek (ikusi zerrenda)



Honen inguruko informazioa: http://www.ueu.org/udako-ikastaroak/diru-laguntzak

praktikatu AEK
2010-05-27 : 20:45

eta mintzapraktika egiten dutenek ere deskontuak izango dituzte!


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago