Aramaioko gaztetxoekin txantiloiez margotzen
2010-05-28 09:05
Hasierako txantiloiak mozteko nagikeriak alde batera utzi (sprayez zuzenean ekitea nahiago zuten), aurrez prestatutakoak moztu eta gero bakoitzak aukeratutako tokian eta kolorez margotzera animatu ziren. Hori bakarrik ez, azkenerako, baten batzuk momentuan beraiek diseinatutako eguzki, odei, etxe eta zuhaitzak ere hormaratu zituzten, bakoitzaren toketxoa emanez.

Beraien gogo eta lanarekin, guraso batzuen laguntza ahaztu gabe, horma txukun bat utzi eta guztiok arratsalde on bat pasa genuela uste dut.

Argazkiak: Creative Commons Aitortu Ez Merkataritzarako © cc-by-nc: baimenarekin, X10
Erantzunak kargatzen...