Bideoa: Zarauzko herritar ezagunak txosnen eta udalaren jarreraren inguruan
2010-05-26 13:05
Aurreko urtean udalak jarritako oztopo guztiei aurre egin ondoren, berriz ere Zarauzko udalak jai herrikoien aurkako jarrera hartu duela dirudi. 2008an hitzartutako akordioa ez betetzeko arriskua ikusten dute Gurekin Jai festa batzordekoek eta, festak herritarrenak izan daitezen bermatzeko, hasi dira jada umorez eta originaltasunez erantzuten.
Bideoa bi zatitan igo dute internetera. Goian duzue itsatsita lehen partea, eta hemen behean bigarrena.
Bestalde, Festa herrikoien aldeko adierazpenari atxikimendua emateko kanpaina hasi dute berriz eta gainera, ekainaren 6an bideoklip herrikoia grabatuko dutela jakinarazi dute.
Adi albisteei! Zarautzen mugimendua nabari da eta ez da hego-haizea bakarrik!
Erantzunak kargatzen...