Sustatu logoa Teknologia albisteak

Intxorta magaleko ibilbide tematikoa inauguratuko da igandean

Sustatu
2010-05-22 12:05

Bihar igandea, hilak 22, inaguratuko da 1936-37ko gerraren inguruko ibilbide tematikoa Intxorta magalean, Elgetan.

Horrez gain, Elgetako Espaloia antzokiaren ondoko areto pare bat, harrera gune bezala prestatu dira.

  • Armak, garaiko egunkariak, gudarien lanabesak
  • Izen guztiak aurpegi guztiak bideoa
  • Panel informatiboak
  • Bergara, Elgeta, Arrasate, Elorrio, Eibar inguruko maketa handi bat, gerrako gora beherak azaltzen dituena
  • Testigantzekin egindako bideoa (25 minutu)

Ibilbideak 12 puntu ditu, panel informatiboekin. Lubakien lehen lerroa, bigarrena, trintxera egokituak, gudarien txabolak… denetarik ikusteko aukera izango du bisitariak.

Intxorta 1937 kultur elkarteak, Elgetako herritarrek eta Elgetako udalak egindako lana da hau.

Inaugurazio ekitaldia:

Maiatzaren 23an, domeka, eguerdiko 12:00etan. Espaloia Kafe Antzokia, Elgeta

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu