Twitpic, biluzik
Jesus Romo EHUko irakasleak agerian utzi du Twitpic, honek behartu egin du-eta hainbat margolanen argazkiak kentzera, bertan biluziak agertzen zirelako. Romok berak horrela kontatu ditu gauzak Ramon Aranzabalen blogean: Gezurra badirudi ere Twitpic zerbitzukoek zentsuratu egin dizkidate biluziak, zerbitzua moztu zidaten eta eztabaida izan genuen. Baina alferrik, azkenean biluzi guztiak kendu behar izan nituen. Geratu zen bakarra hau zen. Kubismoaren abantailak.
2010ean hasi zen Jesus bere gustuko artisten lanak erakusten Twitter bidez, hala nola Vincent Van Gogh, Norman Rockwell, Gely Korzhev, Andrew Atroshenko, Isaak Levitan edo Erramun Landa.
Romok berak aitortu duenez, oso kitzikagarria da niretzat artista bati begia bota eta bere lanak aurkitzea, bai ere artistak aukeratzea.
Aste honetan, berriz, Ramon Aranzabal aukeratu du, eta beronen azken proiektuko margolanak ari da erakusten Twitter-en.
Erantzunak kargatzen...