Testuak lantzen: "Athletic" eta "Real Sociedad", zein da nagusia komunikabideetan?
prentsometroa.pl programa 20 bat lerroko gure ariketa bat da. Hori martxan jarrita une horretan bi hitz zenbatetan agertzen diren kontatzen da, komunikabideen zerrenda batean. Adibidez:
user]$ perl prentsometroa.pl "Athletic" "Erreala|(Real Sociedad)|(la Real)"
_________Egunkaria_________________Athletic_______Erreala|(RealSociedad)|(la Real)
- http://www.berria.info_______________8_____________0
- http://www.sustatu.com______________0_____________0
- http://www.argia.com________________0_____________0
- http://www.deia.com_______________226_____________0
- http://www.gara.net_________________0_____________2
- http://www.eitb.com/albisteak_________4_____________0
- http://www.diariovasco.com__________2_____________277
- http://www.noticiasdenavarra.com_____4_____________3
- http://www.ljpb.com_________________0_____________0
- http://www.elcorreo.com___________486_____________6
- http://www.elpais.com_______________0_____________0
- http://www.elmundo.es_______________3_____________1
- http://www.abc.es___________________6____________21
- http://www.lemonde.fr_______________0_____________0
- http://www.nytimes.com_____________12_____________0
- http://www.guardian.co.uk___________6_____________0
- http://www.diariodenavarra.es_______0_____________0
Uztaileko ikastaro horren helburua ikaslea ariketa horiek exekutatzeko eta moldatzeko gai izatea da. Beraz, ikuspuntu oso praktikoa izango du. Ikaslearen parte-hartze aktiboa eskatuko da, ariketen azalpentxo bat egin ondoren, ikasleek euren moldaketak lan egin ditzaten, beste ikasleen edo irakaslearen laguntzarekin. Hiru ikasle mota aurrikusten ditugu: "hizkuntzalari", "informatikari" eta "testu- edo Internet-saltsero".
Ikastaroak ez du programazioari buruzko aurre-ezagutzarik eskatzen. Bi aurrebaldintza baino ez ditugu jarriko: bata testu digitalak aztertu eta manipulatzeko interesa izatea, eta bestea, berriz, konputagailu bat eskura izatea berarekin lan egin ahal izateko. Ez duzu besterik behar. Hala ere, konputagailu bat ez badaukazu... ikastaroan informatika-gela batean egingo dugu, eta bertako ordenagailuekin lan egin ahal izango da.
Parte-hartzaileen interesaren arabera ariketa berriak proposatu edo daudenak moldatuko ditugu, baina hasteko liburu eta blogeko ariketa hauek ditugu buruan:
- Bilaketak egin Interneten. Adibidez, zein dira gaurko Berriaren edizio digitalean gehien aipatu diren 4 izen bereziak? Adibidez: 'Patxi': 325 'Sustatu': 248 'Lopez': 228 'Foru': 198
- Testu bateko 10 hitz erabilienak aurkitu
- Bi testu konparatu, hitz eta esaldi komunak bistaratuz. Ea testu bat bestearen kopia ote den aztertzeko balio dezake
- Hitz-bukaera eman eta testu batean edo webgune batean bukaera horretarako errimak aurkitu. Adibidez: Llorente → inuzente, dexente, ...
Aitzol Astigarraga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola eta Aitor Soroa
Erantzunak kargatzen...