Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Tirabira Ormaiztegin", museoen nazioarteko ospakizunean

Zumalakarregi Museoa
2010-05-20 12:05

Bi taldetan banatuta (karlistak eta liberalak), herriko hainbat txokotan korrika ibiliko dira hainbat proba bila. Umeak, jeneralaren gidaritzapean, XIX. mendeko pertsonai baten azalean jarriko dira: apaiza, artzaina, bertsolaria, jostuna, mandazaina, ehiztaria, baserritarra, saltzailea, alkatea eta egurgilea. Bakoitzak proba bat gainditu beharko du ordezkatzen duen pertsonaiaren arabera.

Horretaz gain, galdera banari zuzen erantzun beharko diote proba gainditzeko. Proba guztiak gaindituta, altxorren bila hasiko dira, hainbat pista aurkitu ondoren, altxorretan zer gordetzen den deskubritu arte. Bi altxor daude, bat talde bakoitzarentzat, joko honetan guztiak baitira garaile. Froga guztiak gaindituta, txokolatada erraldoia izango da parte-hartzaile guztientzat.

Tirabira Ormaiztegin jokoaz gain, aurten, Zumalakarregi museoak museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du, ate irekien jardunaldiarekin, maiatzaren 22 eta 23an, bisitariei sarrera eta bisita gidatuak doan eskainiz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu