Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hamaikabatek webgune berria sareratu du Internet egunean

Hamaikabat
2010-05-17 22:05

Parte-hartzea gure proiektuaren oinarria da, politikan askoz gehiago entzun eta askoz gutxiago hitz egin behar dela uste dugulako. Horregatik, hamaikabat.com informazio eta iritzi trukaketarako eremua da eta alderdiak plazaratzen dituen testu, dokumentu eta informazio guztien inguruan edonork iruzkinak egiteko prestatua dago. Honetaz gain, euskal gizartearentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren hainbat gaien inguruko foroak ere martxan jarri ditugu, eztabaida gune izateaz gain erlazionatutako dokumentu eta albisteak trukatzeko eta norberak bere iritzi propioa garatzeko beharrezko informazioa partekatzeko asmoarekin.

Hamaikabat.com alderdi politiko gaztearen ispilu da hasieratik, eta gaur sareratutako berrikuntzek gardentasun hori are gehiago bermatu nahi dute. Irudi gehiago, bideo gehiago eta ahots gehiago izango dira gure webgunean. Multimedia atal berria Euskaltube, Youtube eta Flickr sareen bidez eraikia dago eta Hamaikabaten jarduna ikusi eta entzuteko aukera ematen du.

Aipatu sareetan parte hartzeaz gain, Facebook eta Twitterren ere badabil Hamaikabat. Zer pentsatzen dugun eta zer egiten dugun esateaz gain, gertutik gizarte osoaren iritziak, erantzunak eta proposamenak jasotzeko irrikatan gaude.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu