Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal kantu ikusienak Youtuben: Lain taldearen arrakasta

Sustatu
2010-05-19 10:05

Laboaren lehen urteurrena zela eta agertu zen talde honen izena Sustatun. Interneten aukeren erakusgarri bat da Lain taldea: soinu kalitate eskaseko bideo etxekoi bat Youtuben kargatu zuten, 2007an parke batean kasualitatez grabatutakoa. Kantu hori, Zure doinua, Lor taldearena da izatez, baina Lor taldearen bertsioak 22.300 ikustaldi ditu, Lain taldearena baino 14 aldiz gutxiago. Youtuben kantu hori bilatuta argi gailentzen zaio Lain.

Youtubeko bideo horri esker lortu zuen Lain taldeak bere lehenengo kontzertua. Hortik etorri ziren ezagutzera ematea, 2008ko Gaztea maketa lehiaketa irabaztea, BBK live jaialdia irekitzeko aukera... azalpen horiek ematen beste bideo bat dago Youtuben parke horretan bertan grabatua. Ikusteko moduko beste bat, Gazteak grabatutako Itxaropen hautsien kaxa.

Zerrenda honetako beste taldeetan ez bazala, Interneten jaio zen Lain taldearen arrakasta. Besteak existitzen ziren, ezagunak ziren lehenagotik eta bazuten diskoren bat edo beste merkatuan. Bestelakoa da Lain taldearen kasua: Interneten kantua jarri eta bere arrakastari erantzunez etorri da iaz bere lehen diskoa.

Euskal kantuen top zerrenda

Egindako bilaketekin Youtuben gehien ikusitako 10 euskal kantuen zerrenda egin dugu. Gure bilaketen araberako zerrenda da honako hau:

  1. Ilargia, Ken Zazpi 497.027
  2. Zure doinua, Lain 321.924
  3. Oreka, Berri Txarrak 189.173
  4. Laztana, Latzen 149.377
  5. Jo Ta Ke, Su Ta Gar 110.787
  6. Lau teilatu, Amaia Montero eta Mikel Erentxun 108.305
  7. Ikusi arte, Berri Txarrak 104.402
  8. Amets bat, Alaitz eta Maider 98.693
  9. Pixka bat es mucho 97.755
  10. Aitormena, Hertzainak 81.169

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu