Teknologia albisteak

Gizonak eta Emakumeak Berdintasunean Santurtzin

Erabiltzailearen aurpegia
jotairri
2010-05-14 : 17:05

Asteburu honetan, berdintasunari buruzko jardunaldiak egingo dira Santurtzin, Berdinguneak antolatuta. Bertoko eta kanpoko adituek parte hartuko dute. Jardunaldien aurkezpena, gaur ostiralak, maiatzak 14.

Jardunaldietako egitaraua:

Maiatzak 14, ostirala

18.30. Jardunaldien aurkezpena.

· Ricardo Ituarte Azpiazu, Santurtziko alkatea.

· María Silvestre Cabrera, Emakundeko zuzendaria.

· Herriko gizonen eskutik ekitaldi kulturala.

· Berdintasunaren aldeko eta enmakumeen kontrako biolentziaren aurkako euskal gizonen eskutitzaren irakurpena, Jose Antonio Expósito eta Kike Gutierrezen eskutik.

19.00. Mahai-ingurua. “Gizonak erantzukidetasunaren eta zaintzaren aurrean”.

· Antonio García Gómez, Piina-ko, Aitatasun Baimen Berdinen eta Besterenezinen aldeko Plataformako kidea.

· Bernat Escudero Pachón, Berdintasun Teknikaria eta Catalunyako Homes Igualitariseko kidea.

Moderatzailea: Xabier Lapitz, kazetaria.

Maiatzak 15, larunbata

Goizez

10.00. Txostenak. “Gizonak emakumeenganako indarkeriaren aurrean”.

· Mila Amurrio Vélez, UPV/EHU irakaslea. “Emakume gazteek indarkeria nola hautematen duten”.

· Maribel Pizarro Pacheco. Gizarte Psikologoa. “Arabako Berdintasunaren aldeko zentroa Ezberdin”.

· Iñaki Kasares de la Iglesia. “Berdintasunaren aldeko gizonen mugimenduak Indarkeria Matxistari Emandako erantzunak”. Gizon Ekimena. Santurtzi.

Moderatzailea: Gizonduz Ekimenaren Idazkaritza Teknikoa.

12.00. Atsedenaldi-kafea.

12.30. “Gizonduz-en tailer paraleloak”.

· “Indarkeria maskulinoak”. (Euskaraz). Ander Bergara Sautua. Gizonduz Ekimenaren Koordinatzailea.

· “Maskulinitatea eta arriskuak”. Ritxar Bacete González, Gizonduz Ekimenaren Idazkaritza Teknikoa.

· “Gizonak, maitasuna eta berdintasun harremanak”. Josetxu Riviere Aranda, Gizonduz Ekimenaren Idazkaritza Teknikoa.

Arratsaldez

16.00. Erakusketa parte-hartzailea: “Proposamenak eta ekimenak Santurtzitik”.

Aurretik Santurtzin jorratu diren gaien ondorioak eta herriko hainbat taldek egindako lanak aurkeztuko dira.

Moderatzailea: Iñaki López de Munain Pradera, Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Teknikaria.

17.30. Eztabaida mahaia. “Gizonak berdintasunaren erronkaren aurrean”.

· José Ángel Lozoya Gómez, masculinotasunean aditua eta Sevillako Berdintasunaren Aldeko Gizon Taldeko kidea.

· María Jesús Izquierdo, Ekonomian Doktorea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Irakaslea.

Moderatzailea: Gizonduz Ekimenaren Idazkaritza Teknikoa.

20.00. Jardunaldien amaiera festa Gernika Plazan.

Ekintza kulturalak Erdizka Lauetan, Mendi Alde Dantza Taldea eta beste santurtziar taldeekin.

· Jardunaldiek iraun bitartean gaiarekin lotura zuzena duten materialen eta ekintzen erakusketa iraunkorra egongo da.

· Jardunaldietan partehartzeagatik unibertsitaterako kreditu bat lor daiteke.

Parte hartzeko izena eman:
mujer@santurtzi.net
http://santurtziberdingunea.wordpress.com
944 833 566

Erantzun

Sartu