Parisen-edo galduta
Etxekoek dakiten guztia da anaia falta dela, eta egon daitekeela atzerrian, galduta hamabi milioiko metropoli batean. Noraezean, diru barik, botika barik eta seguruenik, dokumentazio barik.

Argazkiak.org | Alfredo Villar Arrokalde © cc-by-sa: goioarana
Ba, horrelako zer edo zer gertatu da goiko irudiko Alfredo Villar Arrokalde 62 urteko arrasatearrarekin: bere sendiak ez dauka gaixo debagoiendarraren berri, pasa den urtarrilaren 11n Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikotik irten zenetik. Telefonoz deitu zuen garraiolari espainiarrak esandakoagatik, gaixoaren senideek uste dute Paris inguruan egon daitekeela anaia, galduta.
Lanetik etxerako bueltan, behin baino gehiagotan eraman dut Alfredo Villar, autostopez Arrasatetik Santa Agedako ospitalera. Bidaia labur horietan, normal-normal moldatzen zen. Gainera, erakusten zuen gizon lasai eta edukazio onekoa zela. Elkarrizketa arruntak izaten genituen, batzuk bitxiak ere bai. Azkenengo aldian, adibidez, beste kontu batzuen artean, antzinako Eskola Politeknikoko (egungo Mondragon Unibertsitatea) kontuekin zebilen. Sasoi batean, bonba atomikoak egiteko ikerketa sekretuak egin omen ziren lanbide-eskola hartan.
Desagerpenaren berri jaso nuenetik, askotan gogoratu naiz Alfredo Villarrekin. Thriller bat ematen du, egonezina sorten didana, baina gertaera hau benetakoa da.
Alfredo Villarren senideek bila jarraitzen dute. Eman dute desagerpenaren berri Ertzaintzan, Gendarmerian eta Interpolen, baina ez dago anaia nagusiaren berririk. Bozeramaile bat ere izendatu dute informazioa bideratzeko asmoz: Andoni Kepa de Bedialauneta (Posta elektronikoa: andonikepa@gmail.com. Telefonoa: 670 22 89 05).
Erantzunak kargatzen...