Teknologia albisteak
1

Ertzaintzari informazioa anonimoki emateko webgunea aurkeztu du Aresek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-05-13 : 12:05

Rodolfo Ares eta Rafael Iturriaga Barne sailburu eta sailburuordeak Ertzaintzaren webgune bat aurkeztu zuten atzo: Terrorismoaren kontrako webgunea.

Garak dakarrenez Aresek deialdia egin du kartel eta pintaden berri ere eman dezagun herritarrok; bere asmoa da "herritarrek jakinaraztea gure Poliziari terrorismoaren apologia egiten duten kartelak, pintadak eta pankartak daudenean, edo biktimei irain egiten dietenean".

Horretarako hiru bide ematen dizkigute:

  • Internetez! konexio ez segurua dela esaten digu, baina segurtasun ziurtagiria berretsi dugu proba egiteko eta 1.000 karaktereko muga duen formulario batera! iritsi gara. Larrialdi baten aurrean 112ra deitzeko eskatzen digute.

Zure mezuak irakurri eta ikertu egingo dituzte, baina beti ez dira berehala bideratzen; beraz, larrialdi baten aurrean bazaude edo arrisku edo mehatxuren bat gertu dagoela uste baduzu, deitu 112 telefono-zenbakira.

  • Telefonoz. 900840843 zenbakian ezarri dute linea zuzen konfidentziala terrorismoaren kontra.
  • Ertzain etxeetan. Gertuen duzuna non dagoen jakiteko, Ertzaintzaren webguneko mapa bat estekatu dute.

Webgunean infografia batzuk gehitu dituzte, norbait susmagarria ote den jakitzeko instrukzio gisa. Nola mugitzen dira terroristak? Infografia horren bideo-kaptura bat igo dugu Euskaltubera:


euskaltube.com bideoak | Izenburua: "Nola mugitzen dira terroristak?" | Erabiltzailea: sustatu

Erantzunak

Txopi
2010-05-14 : 11:47

Informazio gehiago Zabaldun.

Erantzun

Sartu