Teknologia albisteak
1

Euskarazko 27 antzezlan doan Donostiako Zurriola ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia
Zurriola ikastola
2010-05-10 : 15:05

Ondo pasatzen dugu antzerkiarekin! Donostian 27 talde, 27 antzerki-lan desberdin, 45 saio, eta antzezleak ... 200 baino gehiago! 9 urtekoak eta 40 urtekoak! Maiatzean eta ekainean urteko lana aurkeztuko dugu. Ilusio handiarekin egiten ditugu saio guztiak, eta gehienetan une gozoa izaten da ikuslearentzat. Beraz, badakizue... inbitatuta zaudete! ;-)

Saio gehienak Zurriola ikastolan izango dira, baina zazpi saio Donostiako 22. Gazteen Antzerki-Topaketen barruan eskaintzen direnez Egiako Gasteszena-n; , Antiguako Lugaritz-en edo Alde Zaharreko Antzoki Zaharrean izango dira.

Ikastolako emanaldi gehien-gehienak arratsaldeko 7etan izango dira. Salbuespenak: larunbatekoak 6etan izango dira, eta gazteen taldeko saio pare bat ostiralean 22:00tan izango dira. Ikastolako saio guztietan sarrera DOANIK izango da. Antzezlan bakoitzeko taldekideen adina "asmatu" dezakezue egutegian azaltzen diren datuekin: LH (Lehen Hezkuntza), DBH, GAZTE taldeak edo Talde AMATEURRA.

Klikatu hemen eta Google-egutegia ikusi ahal izango duzu asteko edo hileko formatuan. Bestela, ikus zerrenda eta azalpen batzuk gure blog berrian

Bai, ondo pasatzen dugu antzerkiarekin, eta konpartitu nahi dugu.

Erantzunak

Zurriola Ikastola
2010-05-10 : 18:53

Parkatu, Zurriola Antzerki-Eskolarenblog berriaren esteka hau da:


Parkatu, Zurriola Antzerki-Eskolarenblog berriaren esteka hau da:


http://www.blogari.net/zurriantzoki


Erantzun

Sartu