2010eko Hik Hasi Udako Topaketak
Aukeran 28 ikastaro euskaraz
Hezkuntza gaiei buruzko 28 ikastaro eskainiko dira aurten, denak euskara hutsean. Aurtengo udan, espresioari eskaini zaio garrantzi nagusia: gorputz, arte, musika, dantza, ahozko espresioak, besteren artean. Hona hemen ikastaroen zertzeladak:
- **Euskal dantzak, Europako dantzak, Biodantza ** Dantzen munduak jendartearen espresioan duen garrantziagatik eskaintzen dira.
- Artea eta irudia, Marrazten ikasi, Egurra lantzen eta Papera eta kartoia ikastaroek artearen mundua gehiago ezagutzea, eskulanetan trebatzea eta horien guztien interpretazioa lantzea dute helburu.
- Jendaurrean hitz egiten ikasi, Ahotsaren erabilera lantzen, Euskarazko literatura eta Interneta, Hizkuntzen jolasa ikastaroek eta Euskal mitologia eta Ipuin kontaketa tailerrak ahozko eta idatzizko espresioak lantzeko asmoa dute.
- **Perkusioa: panderoa eta batukada, COS-ART metodoa, Yoga saioak, Coaching .** Ikastaro horien bidez, beste hainbat espresio mota landuko dira.
- **Adimen emozionala. Musikaterapia, Psikomotrizitatea, Haurrentzako masajea ** Ikasteko prozesuan emozioek duten garrantzia frogatuta dago. Hori bizitzen eta ezagutzen lagunduko dute ikastaro horiek.
- Irakaskuntza 2.0. Wikiak, Web 2.0. Google aplikazioak eta Bideoa ikastaroek informatikak eskaintzen dituen aukerak ezagutzen lagunduko dute.
- Nola erabili testigantzak, Osasun mentala, Jolastu eta pentsatu eta Matematika tailerra. Ikaste-irakaste prozesuetan garrantzia duten beste ikastaro horiek ere aztertuko dira.
Norentzat
Aurten hainbat espresio adierazpeni eman zaionez lehentasuna, edonorentzat oso egokiak izan litezke ikastaroak. Hala ere, Hik Hasik eta EHUk antolatzen ditugun Ikastaroak, bereziki, irakaskuntzan ari diren hezitzaile profesionalei zuzendurik daude: ikastetxeetako irakasleei, musika eskoletako irakasleei, aisialdiko begiraleei, Pedagogiako, Psikopedagogiako, Psikologiako edo Magisteritzako ikasleei, hezkuntza aholkulariei eta abar.
Matrikula epea maiatzaren 28a arte egongo da zabalik.
Arratsaldeetan: kafe-solasaldiak
Bazkalostean, 15:00etatik 16:00etara kafe-solasaldiak, eskainiko dira. Ikastaroetan parte hartzen duten guztiei zabalik daude, eta baita izena ematen ez duten herritar orori ere. Pedagogia Fakultatean izango dira.
Uztailak 1, osteguna: EHAZE, EUSKAL ANTZERKIZALEEN ELKARTEA
Kafea eta pastak hartuz, Elkarteak dituen asmoak eta irakaskuntzarako proposatzen duena aurkeztuko dio hezkuntza komunitateari. Horrez gain, ikastetxeetan antzerki arloan lanean ari direnekin ideiak elkartrukatuko dira. EHAZEko kideak
Uztailak 2, ostirala: Herriko ondare kulturala ezagutarazten laguntzeko ESKOLAKO AGENDA
Gure herriaren ezagutza mugatua gero eta zabalagoa izateko aukera eskaini nahi da. Herri bakoitzari eta ikastetxe bakoitzari egokitutako ikasturteko Eskola Agenda berria lantzen ari dira. Orain arte egindako proposamena aurkeztuko da eta ikastetxeetatik jasoko liratekeen iritziak elkartrukatuko dira. Alberto De Abajo (proiektuaren koordinatzailea) Gotzon Barandiaran (idazlea)
Erantzunak kargatzen...