Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irakasle.net-eko e-posta Outlookeratu zutenetik, kalamitatea da hau

Uti
Uti
2010-05-06 10:05

(hemendik aurrerakoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bidalitakoa da)

==================================

“hezkuntza.net” domeinuko posta-kontuek 10 MB biltegiratzeko kuota zeukaten. Hura kontratatu zenean nahikoa zen, baina uste dugu egun ez dela nahikoa, eta zerbitzu horren hornitzaileak ez digu eskaini handitzeko aukerarik. Hori dela eta, beste posta-plataforma batera migratzea erabaki dugu, Eusko Jaurlaritzako plataforma estandarra erabiliz, besteak beste, bizkorra eta merkea delako.

Migrazioa martxoaren 19an egin zen eta harrezkero hainbat arazo izan ditugu ikastetxeetatik (PREMIA saretik) postara sartzeko, bai posta horietara eta baita “irakasle.net” domeinupean jasota dauden irakasleen postetara ere.

Hori egin eta aste honetara arte, komunikazio- eta zerbitzu-hornitzailearen teknikariek sistemak aztertu, eta probak egin dituzte zerbitzua egonkortzeko.

Azken aste honetan arazoak areagotu egin dira; izan ere, apirilaren 19n epea ireki da 2010-11 ikasturteko ordezkogaien zerrendei erreklamazioak egiteko. Zerrenda horietan izena emanda duten 30.000 lagun inguruk erabiltzen du “irakasle.net” ataria, eskabideko datuak aldatzeko edota aurretiko txanda eskatzeko, Ordezkaritzetara joateko. Batzuetan, erabiltzaile askok erabili du aldi berean ataria, eta ondorioz sistemaren errendimendua kaskartu egiten da.

Erabiltzaileen Laguntza Zentroa gainezka dabil, batetik, aplikazioen eta postaren arazoengatik, eta, bestetik, sistema biek dituzten erabiltzaile-kopuru handiak direla eta. Ondorioz, ezin die guztiei erantzun eta badirudi erabiltzaileei kasurik ez diela egiten.

Egun uste dugu arazo guzti hauek konponduta daudela eta sistema horiek hobetzeko konpromisoa dugunez, barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpen guztiengatik.

Begirunez,

Informatika Zerbitzua

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu