Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aldaketak Tuentin: orrialdeak sortu dituzte orain

Sustatu
2010-05-06 12:05

Tuentiren blogean azaldu dutenez funtzionalitate berri honi esker erabiltzaileek parte hartu ahal izango dute "bere interesen, elkarteen, musika taldeen edo sentsibilitate sozialen arabera". Momentuz aurkitu ditugun Tuenti Orrialde bakarrak publizitarioak dira, hemen pantaila-irudi bat baina edozein erabiltzailek sortu ahal izango dituela iragarri dute:

Datozen egunotan edozein erabiltzailek sortu ahal izango ditu jarraitzaileentzako orrialdeak: futbol taldeenak edo jokalari zehatz batenak, argazkiak eta bideoak partekatzeko talde bat edo politikaz jarduteko espazio bat.

Iragarpenarekin batera komunikabideentzat aukerak etorriko direla diote Tuentitik.

Ziur gaude komunikabideentzako aukera ezinhobea izango dela "Tuenti Orrialdeak" bere jarraitzaileen partehartzea bideratzeko.

Oraindik ezin izan dugu orrialderik sortu ematen dituen aukerak probatzeko. Facebook orrialdeek adibidez aukera ematen du RSS jarioak integratzeko, argazkiak igotzeko edo eztabaidak bideratzeko.

Aldaketak Tuentin

Azken boladan aldaketa dexente ari da egiten Tuenti:

Aldaketa teknologikoez gain Tuentiren jabetza aldaketaz zurrumurruak hedatzen ari dira sarean. Gazteleraz hainbat tokitan agertu denez Telefónicak 80 milioi euro inguru ordainduko luke Telefónicak Tuentiren jabetza bereganatzeko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu