Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko lehenengo Lip Dub lanak egin dituzte

Eibar.ORG
2010-05-06 09:05

Eibarko Lio Dub lehiaketan aurkeztutako lehen bi bideoak hasi dira emaitzak ematen. Bien artean 700 bisita jaso dituzte lehenengo 24 orduetan eta Youtuberen Espainiako rankinean sartu dira horrela: Eibarko Euskaltegikoek egindako Lip Duba Espainia osoan aisialdi bezala sailkatutako bideorik bozkatuena izan da, eta Eibarko La Salleko ikasleek egindakoa Lip Duba (ordu gutxiago daramatza sarean) sailkapen bereko 4. postuan geratu zen atzo.

La Salleko ikasleen lanak, 630 erreprodukzio izan ditu Tuenti sare sozialean eta dagoeneko beste 1.200 lagunek jaso dute gonbidapena, partaideek sortu duten Tuentiko ebento baten baten bitartez. Udan azaldu zen Sustatun nola erabiltzen diren Tuentiko ebentoak mezuak hedatzeko.

Lip Dub lehiaketak irekita jarraitzen du: aurkezteko egin beharrekoak eibar.org/lipdub webgunean datoz zehaztuta. Facebooken ere badago lehiaketaren berri izateko zale orri bat. Lanak Youtuben eskegitzen dira, eta bertako erabiltzaileek 3 finalistak zeintzuk diren aukeratuko dute bere botoen bitartez.

Lip dub musikazko ikus-entzunezkoa da, azken boladan moda-modan jarri dena. Urtarrilean Sustatuk eman zuen Euskal Herrian egindako lehen Lip Dubaren berri. Bideo hartan, baina, Cooperren gaztelerazko kantu bat erabili zuten. Oraingo honetan euskarazko musikarekin egindako lehen Lip Dubak dira hauek. Lehiaketaren berri emateko atal bereizi bat sortu dugu Eibar.ORG webguneren baitan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu