Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bizkaiko eskualdeetako bertsolari txapelketak martxan

Bizkaiko Bertsozale Elkartea
2010-05-06 14:05

Zazpi eskualde ziranak zortzi bihurtu dira. Kolore-abanikoa zabalduz. Bertso-eskoletan eta hezkuntza arautuan urteetan egindako lanak fruituak emoten jarraituten daualako. Ipar-Uribe zana Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeetan banatu da. Enkarterrin be hamabi bertsolarik emon dabe izena aurton. Beñat Vidalek eta Aitor Arrutiak emon eben horren barri aurkezpen prentsaurrekoan. Ikusi bideoa

Eskualdez eskualde bakarrik ez, interneteko plazan be bat egitea da Bertsozale Elkartearen asmoa. "Ganera aurrera begirako webgunea sortu dogu, txapelketa urte zein bestelako urteetarako erabilgarria". Bertso-eskola, irakasle zein norbanakoantzako lagungarri izan leiken datu-base garrantzitsua izatea gura dau elkarteak.

www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean txapelketaren ganeko informazino oso eta eguneratua izango da, baina ez bakarrik txapelketako barri, Bizkaiko bertsolaritzaren plaza izatea dalako helburua. Argazkiak, bideoak, albisteak, erreportaiak...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu