Sustatu logoa Teknologia albisteak

Liburu elektronikoen irakurgailuak maileguan Donostiako udal liburutegietan

Sustatu
2010-05-03 18:05

Irakurgailuak liburutegiz liburutegi daude banatuta, eta erdiak liburutegi zentralean daude, Udaletxe azpiko lokalean.

Maileguan hartzeko aparailua, liburutegiko txartela izan behar da, eta dokumentu bat bete. Hondatzekotan, aparailu bat itzuli behar da baldintza bertsuetan. Badaezpada, sinatu beharreko dokumentuak (PDF) zenbat kostatzen den ere zehazten du, 300 euro Cybook baten kasuan, 600 inguru iLiad bat bada. Kontuz gero, hondatzearekin.

Mailegua berritu ezin diren 21 egunetarako egingo da, eta ezin da erreserbarik egin.

Aparailuan ezin da konfiguraziorik aldatu, ezta ere, uste dugu, beste irakurgairik gehitu. Berezko hornikuntza hori, orain, 2010eko maiatzean, eskubide libreak dituzten hainbat lanek osatzen dute: gaztelaniazko 594 idazlan, euskarazko 69 eta ingelesezko 50.

Hemen dago ebook guztien zerrenda, PDF batean.

Informazio gehiago hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu