Teknologia albisteak

Diego Arnaldo, ETAkide elgoibartarra telesail amerikarrean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-05-05 : 11:05

Arnaldo Otegiren Facebookeko orria zela eta irten zen kontua pasa den astean: Juan Diego Arnaldo izeneko fikziozko etakide elgoibartar bat agertzen dela Chuck telesail amerikarrean. Kapitulu osoa deskargatu eta bi zati ekarri ditugu hona.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Diego Arnaldo ETAkidea Chuck telesailean | Erabiltzailea: sustatu

Hor goian ekarri dugun bideoan Chuck detektibeak ikusten duen flash horretan irudi bortitzak agertzen dira Diego Armando ETAkidea ikusten duenean. Irudi asko pasatzen dira oso azkar, indar-karga handiago emanez. Agian ez dizue irudi guztiak ikusteko denborarik eman. Fotogramaz fotograma kapturatu dugu segundu horietan ikusten dena, eta hona kamara motelean ekarri dugu irudi horiek ikusteko:


euskaltube.com bideoak | Izenburua: ETAkidea Cuck telesailean, kamera motela | Erabiltzailea: sustatu

Istorioa ingelesez azalduta dator Wikipedian. Sarah eta Chuck CIAko detektibeak trenean doazela, Juan Diego Armando ETAkoa trenean dagoela konturatzen dira. Berarekin doazen gizonak neutralizatzen dituzte eta Arnaldo ihes egiten saiatzen da.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Diego Arnaldo, babestutako ETAkide ohia | Erabiltzailea: sustatu

Kontua da CIAko Sarah eta Chuck oker zebiltzala eta neutralizatu zituzten gizon horiek Interpolekoak zirela. Diego Arnaldo lekukoen babeserako programa baten zegoen ETAren zuzendaritzaren izenak esateko. Trenetik irtetzen da baita ere Elia izeneko bidaiari bat (Lela Loren da aktorea), ETAkidea telesail honetan, eta dei bat egiten du: "Bermatuko dugu Arnaldo eta bere lagunek sekula ez dezatela hitz egin".

Diego Armando Maradona eta Arnaldo Otegiren arteko nahasketa dirudi. Aktorea Carlos Lacamara da, ez da argentinarra Maradona bezala, kubatarra da. Elgoibarko orainkarian agertu da albistea.

Euskaldunak fikzio amerikarrean

Ez da lehen aldia komentatzen duguna nola agertzen diren euskaldunak zineman. Duela lau urte La noche de ETB2ko programako bideo hau komentatu genuen Sustatun:

Erantzun

Sartu